XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aholkularitza-zentroak

Aholkularitza, diagnosi, balorazio, jarraipen-zerbitzuak eta, hala egokituz gero, etxean bertan laguntza ematen duten zentroak dira.

Haurtzaindegia

Heziketa eta gizarte-laguntza, eredu irekian eta mistoan, 0-6 urte bitarteko haurrentzat.

Eguneko zentroak

Herri edo auzo zehatz batean elkarbizitzari eragiteko zentro irekiak.

Gizarte-asistentzia eta hezkuntza eta jolas izaerako zerbitzuak ematen dira.

Zahar-etxeak, eguneko zentro asistentzialak, jantokiak eta bestelako eguneko zentroak sartzen dira.

Egoitza

Etengabeko atentzioa eta erabateko asistentzia eskaintzen dituzten zentroak dira, lo egite, mantenu eta beste zerbitzu osagarri batzuk eskainiz.

Talde honetan egoitza-zerbitzua eskaintzen duten zentro guztiak sartzen dira: harrera-zentroak, aterpetxeak, barnetegi erako gizarteratze-zentroak, egoitza funtzionalak eta egoitza hitzez ezagutzen ditugunak.

Zuzpertze-zentroak

Birgaitzearen ikuspegi orokorra izanda, birgaitze-zerbitzu batzuk ematen dituzte sustapen mediko-funtzional, psiko-sozial eta profesionalari berebiziko garrantzia eskainiz, barnetegia, mantenu-erdia zein etxean bertan aukeren bidez.

Lanbide- eta enplegu-zentro bereziak

Lanaren bidezko terapia-zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroak.

Bertako langileak, den-denak, gizarte-zerbitzuen jarduera-esparruko pertsonak dira, esparrutik kanpokoak behar-beharrezko diren bakan batzuk izan ezik

Bestelakoak

Aurrekoek ez bezalako funtzio bereziak egiten dituztenak, baldin eta zaindu beharrean dagoen talderen bat azaldu bada edo aurreko idazpuruetan sartzen zaila den taldea bada.